kixkurre

Gure lurretik

Gure lurretik


Itzuli

Aldaba Zahar / Tolosa (Gipuzkoa)

  • Aldaba Zahar
  • Aldaba Zahar

Aldaba Zahar Elkartea

Tel.: 943 654771
Tel.: 693 391 75
Web: www.aldabazahar.com
E-posta: lantaldea@aldabazahar.com

Produktuak

  • Ahuntz-gazta
  • Ogia
  • Ahuntz gazta

Aldaba Zahar Elkartea, Tolosako Aldabazahar baserrian sortu zen orain dela bi hamarkada baino gehiago. Euren bizibidea da elikagai osasuntsuak sortzea, bizigai eta bizimodu berriak astiro txertatuz. Hori dela eta, dituzten produktu guztiak biologikoak dira. Elkarteak gaztandegia eta okindegia ditu, baina baita ere ekoizten ditu garaiko barazkiak, mota guztietako marmeladak edota sagardoa besteak beste.

Bestetik, bolada batean beraiekin bizi nahi duten jendeari irekita daude, natura eta animaliekin sinbiosian.

Azoka eta merkatu askotan saltzen dute beraien ekoizpena: asteazkenero Ordiziako azokan, ostegunetan Hernanin eta larunbatetan Tolosan; hilabeteko lehen larunbatetan Amaran, Easo plazan; hilabeteko azken-aurreko larunbatetan Grosen, San Frantzisko plazan eta hilabeteko azken larunbatetan Antiguon, Gaskuña plazan. Bestalde, asteartetik larunbatera, goizeko 9etatik 14etara Donostiako San Martin Azokan, 1. solairuan (arrandegien ondoan) aurki ditzakegu. Biolur-eko azoka guztietan ere egoten dira.

 

Kokapena

Caserío Aldabazahar Aldaba auzoa, 33
Tolosa (Gipuzkoa)

Koordenadak: -2° 8' 13.2", 43° 6' 45.378"